Ezkontzetarako sabai dekorazioa eta lore zentroak.
Amber eta Patrick Italiatik etorri ziren haien ezkontza Donostian (San Sebastian) ospatzeko. Berainen kutsu toskanarra galdu gabe Italiako zati bat ekarri nahi izan zuren Katxiña bodegara. Bikote honen nahia, beraien estilorekin bat zetorren ezkontza begetal eta natural bate eratzea zen.
Nahi zuten giroa eratzeko, 20eventoseko taldearekin jarri ziren harremanetan. Wedding Planner ekipo honek, ideia guztiak azaldu zizkiguten eta ezkontzaren diseinua nolakoa izango zen argitu ziguten. Toskanar erako ezkontza bat egin nahi zuten.
Dekorazio honen zatirik garrantzitsuena, sabaiaren dekorazioa izan zen. Zehazki, jatetxerako egin genuen sabai dekorazioa. Tamaina handiko sabai hau berdez josi genuen, ezkonberrien ideia, mahasti bat eratzea zen.
Horretarako, material naturalak erabili genituen, olibak, mahatsak eta parra hostoak. Sabaiaren dekorazioa ezin ederragoa geratu zen, egindako lanarekin, mahaikideek mahasti batean azpian egingo zuten otordua.
Honekin batera, mahaiak asko landu ziren. Jatetxeko mahaiak luzean zeuden jarriak, eta honi jaramon eginez, diseinua eratu genuen. Luzaera handiko lore lana egin zen, bertan loreen gain, landareak eta fruituak ipini ziren.
Txilarrak, arrosak, mahatsak, olibondoaren adarrak, landare usaintsuak… buztinezko edukiontzietan eta kristalezko kopa dotoreetan aurkeztu ziren. Apaingarri hauetaz gain, kandelak ere ipini ziren.
Egindako lore-lan handiez gain, detaile asko egon ziren. Edozein ingurutan aurki zitezkeen lore-lan txikiak, beti ere, estilo berdina mantenduz.
Emaztegaiak lore-sorta arrunta zein pertsonala eta moderno eraman zuen. Lore-sorta hau olibondoaren adarrekin egin zen bere osotasunean. Era berean, senargaiaren loreak eta autoko lore-lana, guztia olibondoaren adarrekin sortu zen.
Katxiña bodegaren bista ezin hobeei, lore lan eder hauek gehituta, eta espazio ezberdinen diseinuek, ezkontza dekorazio natural paregabea sortu zuten.
Horrelako lore-lan gehiago ikusi nahi badituzu, ikus honako estekak:
Udazkeneko Ezkontza Voguen
Ezkontza mendi artean
Ezkontza erromantikoa Arcanguesen
