Aire zabaleko ezkontza dekorazioa, bikote persiarrarentzako.
Ida eta Martinek beren aire zabaleko persiar ezkontzarekin amets egin zuten. Donostia aukeratu zuten beraien ezkontza ospatzeko, hiriaren bistez maiteminduak baitzeuden. Aire zabaleko ezkontza Gu San Sebastian-en ospatu zen, atzealdean Kontxako badiarekin beraien eguna ikaragarriagoa egiteko.
Beste behin ere, 20eventos-ekin lan egin genuen buru belarri, eta gure lore-taldearekin batera, erromantizismoz beteriko kanpoko ezkontza dekorazioa burutu genuen. Elkarlanean, bikote honek zeukan ideia hobetzea lortu genuen.
Gu San Sebastian-eko terraza, lore-aldare eder batean bihurtu zen, tonu leunetan. Arrosekin, daliekin, delphiniumarekin, panikulata, lisianthus, delphinium eta berdeekin lan egin genuen, giro intimista eta erromantikoa sortzeko.
Aire zabaleko eztei-dekorazioa zenez, kandelek oso paper garrantzitsua izan zuten, lore diseinuarekin batera kandelez betetako farolak erabili genituen, bai kanpoko ezkontzarako, bai bankete gune estaliarentzat.
Txoko bakoitzean, gonbidatuak girotzeko, lore-detaileak ere ez ziren faltan bota: kristalezko kopa txikiak lore dotoreekin, ahaideak, kandelak … dena ezkonberriek nahi zuten giro erromantikoa eta leuna sortzeko pentsatua.
Emaztegaiaren lore-sorta delikatua eta pertsonala izan zen. David Austin Ingalaterrako arrosak, Freesias, Calocephalus, cineraria maritimoa eta eukaliptoa erabili ziren. Ezkonberriaren buketan tonu neutroak erabili ziren, sortu genuen lore-aldarearekin bat etorria, eta itsas ukituekin, hau izan baitzen ezkontzaren eszena.
Zure ezkontza aire zabalean ospatzea gustatuko balitzaizu, gure hurrengo lanak ikustea gomendatzen dizugu:
Arcangues-en zeremonia erromantikoa
Mendien arteko ezkontza dekorazioa
Aire zabaleko ezkontza Hondarribian
